eriz moreno

Eriz Morenok (Bilbo, 1982) La Laguna Unibertsitateko Arte Ederren Master bat du. Hainbat beka eta sari lortu ditu Armenia, Alemania, Espainia, AEB, Macau, Grezia, Polonia eta Erresuma Batuan. 2013az geroztik egin dituen erakusketetatik, banaka egindako hauek nabarmentzen dira: Projekt Beton, Muzeum Regionalne w Szczecinku museoan (Polonia, 2013); 2013/10/18an, Nazioen Batailaren 200. urtemuga dela eta, Leipzigeko gune publikoan (Alemania, 2013), eta Bilbaoarte Fundazioan (Espainia, 2014); eta Bratstvo/Jedinstvo, Bilboko Rekalde Aretoan (Espainia, 2016).

Beste artista batzuekin batera egindako erakusketetatik, hauek dira aipagarriak: Horizontes, Bilboko Guggenheim Museoan (Espainia, 2013); Wo wir sind (Gauden lekuan), D21 Kunstraum Leipzig arte-galerian (Alemania, 2015); eta Meeting Point, Konstanz Kunstverein arte-galerian (Alemania, 2015) eta Kunstraum Kreuzlingen aretoan (Suitza, 2105), Konstantzako Kontzilioaren 600. urteurrena dela eta.

erizmoreno.info