esteban pujals

ingeles literaturako irakasle titularra izan da Malagako Unibertsitatean (1986-1991) eta Madrileko Unibertsitate Autonomoan (1992az geroztik). Orobat, Bristoleko (Erresuma Batua)
eta Stanfordeko (Kalifornia, AEB) unibertsitateetan aritu da irakasle. Ikertzaile gisa, Ingalaterrako eta Estatu Batuetako poesia izan du ikergai nagusia, bereziki modernitatea osatzen duten mugimendu eta gizabanakoak eta horiek XX. mendearen bigarren erdialdean izandako proiekzioa. Argitaratutako lanen artean honako hauek azpimarra daitezke: La lengua radical,
Kaliforniako eta New Yorkeko 1980ko eta 1990eko hamarkadetako “Language” poesiaren ikerketa eta antologia; T.S. Elioten obren ikerketa eta itzulpena (Cuatro cuartetos, Cátedra,
1990); Gertrude Steinenak (Botones blandos, Abada, 2011); John Ashberyrenak (Galeones de abril, Visor, 1994); eta Lyn Hejinianenak (Mi vida, Acto, 2011, Pilar Vázquezekin elkarlanean), baita poesiaren eta arte plastikoen eremuaren arteko mugan diharduten poetei buruzko entseguak ere, horien artean Isidoro Valcárcel Medina, Rogelio López Cuenca edo Pedro G. Romero aipa daitezkeelarik. Era berean, hainbat artikulu argitaratu ditu Mallarmé, Jlebnikov, Ian Hamilton Finlay eta Tom Philips egileei buruz, baita modernitateak sorrarazitako idazketa-jarduera artistikoen ezaugarri formalen eta artikulazio historikoaren inguruko arazo nagusiei buruz ere.