esteban torres ayastuy

Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn. Banakako praktika artistikoa eta kolektiboa uztartzen ditu arkitekturan, ingeniaritzan eta proiektu publikoetan Artcita bere enpresarekin batera. Hiri-egiturak aktibatzen dituzten ikus-entzunezkoak sortzen ditu, haiekiko proiekzio pertsonalaren bidez. Kalean zehar joateak sortzen duen sentsazioak edo, parke batean horma bati begira egoteak edo tren baten sarrerako zuloak bezalako une fisikoak oinarri hartuta, fikziozko kontakizunak artikulatzen ditu, beste “bizipen” batzuk kontatzen dituzten ahotsak orraztuta.
2021ean 2ordu espazioa sortu zuen Ibai Etxezarraga Alvarez arkitektoarekin batera. Bilbo eta bere lurraldearen azterketa, sorkuntza eta eztabaidari buruzko arte- eta arkitektura- proiektuak hartzen ditu.