Flx. Javier Larreina
Flx. Javier Larreina Morales (Gasteiz, 1999) Arte Gradua egin zuen EHUn, eta ondoren Produkzio Artistikoko MasterraUPVn. Banakako erakusketa bat egin du Artium Museoan, eta erakusketa kolektiboetan parte hartu du Gasteizen, Bilbon, Valentzian, Madrilen eta Logroñon. Halaber: JAI programan parte hartu zuen (2024). EGOITZAK / RESIDENCIAS programan egon zen Artium Museoan. Gaztearen Txokoa #2 egoitzan parte hartu zuen ZAS Kulturen.
Bere jarduna eskulturan oinarritzen da, eskultura kokapen, posizio eta ekoizteko estrategia gisa ulertuta. Espazioetan dagoeneko gertatzen denetik abiatuta lan egiten du, testuinguruarekiko mendekotasuna eta elkarreragina aztertuz, baita erakundearen azpiegitura eta gainegitura ere.