garazi navas
2019an Musikako Goi-Mailako Ikasketak eta 2021ean Musika-Interpretazioko Irakaskuntza Artistikoen Masterra akordeoi espezialitatean bukatu zituen Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika-Ikastegian), 2020an ere Euskal Musika Tradizionalean Graduondoko. Espezializazio-Ikastaroa burutuz. Gaztea izan arren, proiektu ugaritan hartu du parte (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, adibidez), eta hainbat sari irabazi ditu. Beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, poesia, antzerkia, dantza edota instalazio artistikoekin, besteak beste. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen dihardu. Bide horretan goi mailako lanak estreinatu ditu eta kolaborazio hainbat burutu, besteak beste, Maite Arrotajauregi, Tripak kolektiboa, Ibon RG, Kukai edo Manu Gaigne bezalako artistekin. Izan ere, bere ustez tradizioa eta abangoardia bere instrumentuaren, akordeoiaren bi aurpegiak dira, gutxitan aldi berean agerian jartzen direnak.