gema intxausti

Gernika-Lumon jaio zen; Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eskultura espezialitatean, eta zinema University College for the Creative Arts eskolan, Ingalaterran. Diziplina horrenganako interesak bere jardun plastikoan medio horren berezko narrazio-elementuak txertatzera eraman du. Testuaren erabilera, marrazkia eta narrazioa ohikoak dira bere obran, baita zinemaren eta artearen historiari egindako erreferentziak ere. Jatorrizko materialen esanahi narratiboa desplazatu egiten du subtestuaren, umorearen eta kritikaren bidez.

Bere azken banakako erakusketen artean hauek daude: Ura ibaia da ibaia ura da, Iturribide Etxean, Ibarrangelun (2025). Y el ardor, La Taller galerian, Bilbon (2024). Entre la multitud observando el arresto, Artium Museoan, Gasteizen (2020).