Gerard Borràs

Dokumentalgintza ikasi zuen ESCACen eta Ethall arte garaikideko galerian (L’Hospitalet de Llobregat, Bartzelona) laguntzaile gisa lan egin zuen 2019 eta 2021 artean. Harrezkero, filmak editatzen ditu eta artistei laguntzen die ekoizpen-prozesuetan zein erakusketen muntaketan. Egoiliarra da Bartzelonako Hangar zentroan (2026-2027). Bere praktikak iruzkin bat bilatzen du, maila formalean zein kontzeptualean, alderdi hauen inguruan: irudiaren edizioa, artxiboaren muga eta botere sozialak, formatuen itzulpena, eta laguntza zein elkarlana.