gerard ortín castellví

Bartzelona, 1988. Arte Ederretako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta masterra Amsterdameko Sandberg Instituuten. Berrikitan erakusketak egin ditu Joan Miró fundazioaren Espai13n (Bartzelonan), Tabakaleran (Donostian), Stedelijk Museum Bureaun (Amsterdamen) eta Office for Contemporary Arten (Oslon). Haren lanak proiektatu dira, besteak beste, Anthology Film Archivesen (New Yorken), Zumzeig Cinecooperativan eta Xixóngo Nazioarteko Zinema Jaialdian. Gaur egun, Bartzelonako Estrany–de la Mota galeriarekin egiten du lan.

Giza jarduerak ordena naturala suntsitzea edo hauskor bihurtzea da haren lanaren gai iraunkorretako bat, eta batez ere filmetan, soinu-instalazioetan eta walk perfomanceetan edo performantzia ibiltarietan islatzen du hori.

http://www.gerardortin.com/