guadalupe echevarria

1991z geroztik, Bordeleko Ecole d´enseignement supérieur d´art-eko zuzendaria da. 2009an, MACBAko (Bartzelona) aholkularia izan zen, artearen inguruko ikerkuntza-programa bat sortzeko (gogoeta-egoeran). 2003tik 2007ra bitartean, Miamiko (Florida) Art + Research zentroko Zientzia Kontseiluko eta Founding Faculty-ko kidea izan zen, Liam Gillick-ekin, Daniel Birnbaum-ekin, Rikrit Tiravanija-rekin, Mathew Higgs-ekin eta Stephen Madoff-ekin batera. Horrez gain, arte-irakaskuntzari buruzko esku-hartze ugari egin ditu, batez ere Espainian (Bartzelonako Macban, besteak beste) eta Ingalaterran (Tate Britain; Tate Modern Londres). Azken ikerlan eta argitalpenen artean, azpimarratzekoa da La jeune bâtarde et la modernité: Goya et La Laitière de Bordeaux, Editions Le Festin, Bordele, 2008, Goyak Bordelen egindako egonaldiari buruz eta garai hartako Espainiako eta Europako arte-irakaskuntzari buruz. Goya eta haren ustezko alaba, Rosario Weiss –Bordeleko Arte Ederren eskolako ikaslea– izan zituen ikergai. Azkenik, Madrilgo Marga Paz galeriako zuzendarikidea izan zen (1990-91), baita erakusketa-komisarioa ere Reina Sofía Museo Nazionalean, Velázquez Jauregian eta Kristalezko Jauregian, Madrilen (1986-1990).