gustavo galuppo

(1971, Rosario, Argentina). 1998an hasi zen bideo esperimentala egiten. Nazioarteko hainbat sari lortu ditu, eta haren obrak bideo esperimentalaren eta zinemaren jaialdietan ikusten dira etengabe, Brasilen, Mexikon, Espainian eta Frantzian. Besteak beste, honako sari hauek lortu ditu: Mugimenduzko Irudiaren Bienalekoa (Bs.As 2012); BAFICI saria, 2008 (Buenos Aireseko Zinema Independentearen Jaialdia); MAMBA saria (Buenos Aireseko Arte Modernoko Museoa), 2005, Argentina; JVC Tokyo Video Festival, 2001 eta 2002; La Sudestada-Paris (Aurkeztutako obra-multzoaren saria, 2009, Frantzia); eta beste hainbat sari, Rosarioko Bideoaren Jaialdi Latinoamerikarrean, Santa Feko Zinemaren eta Bideoaren Jaialdian, Tandileko Zinema Jaialdian eta beste lehiaketa nazionaletan. Orobat, bideoartearen zirkuituetan parte hartzeaz gain, 2006az geroztik, haren obra zenbait jaialdiren programazioetan sartu ohi da: BAFICIn (Buenos Aireseko Zinema Independentearen Jaialdia), Mar Del Platako Zinemaren Nazioarteko Jaialdian eta MARFICIn (Mar Del Platako Zinema Independentearen Jaialdia).