héctor rey vizcaíno

Héctor Rey jaunaren lana School of Visual Arts, Montehermoso Kulturunea, Galleria Atski edo Windsor Kulturunea gisako arte-zentroetan erakutsi da. New Yorken eta Islandian egoteko bekak lortu ditu, eta zenbait jaialdi eta kontzertutan jo du, Estatu Batuetan, Frantzian, Polonian, Txekiar Errepublikan, Alemanian, Finlandian, Mexikon eta Espainian.

Rishin Singh, Miguel A. García, Lali Barrière eta Rolando Hernándezen ohiko kolaboratzailea da. Era berean, Seijiro Murayama, Birgit Ulher, Ilia Belorukov, Alex Brück, Aimée Theriot, Santiago Astaburuaga, Xavier Lopez, Daichi Yoshikawa, Felipe Araya, Piotr Tkacz, Lauri Hyvärinen, Andrew Fedorovitch, Przemyslaw Kamiński, Agnieszka Kryst, Katarzyna Górczynska, Marta Romaszkan eta beste askorekin batera lan egin du.

Bere errepertorioa eta beste askorena interpretatu du, hala nola, Bill Dietz, Eva-Maria Houben, Antoine Beuger, Stefan Thut, Manfred Werder edo Ferran Fagesena. Bere konposizioak Miguel A. Garcíaren edo maDam kolektiboaren gisako musika garaikideko solista eta taldeek estreinatu dituzte.