helmut batista

Opera-zuzendaritza ikasi zuen Helmut Batistak (Rio de Janeiro, 1964), Frantziako ESATen (École supérieure des arts et techniques, Frantzia). Artista-lanetan jardun da azken hamar urteetan, eta erakusketa ugari egin ditu. 1998an, CAPACETE sortu zuen, eta bera izan du zuzendari harrezkero. Artelan berriak, mintegiak, lantegiak, egoitza artistikoak eta liburuak ekoizten ditu, bere izenpean eta zenbait herrialdetako beste partaide batzuekin elkarlanean. 2015ean, programa berri bati ekin zion CAPACETEk. Urtebete iraun du programak, eta Atenasera eraman zuten, documenta 14 ekitaldira.