hidrogenesse

Pop elektronikoko bikote bat da, Carlos Ballesterosek eta Genís Segarrak 1996an sortua. Joterias bobas (Joteria tentelak) deritzon albumarekin beste bira bat eman diote euren estiloari. Kanta melodikoagoak ditu, antzinako ukitu erromantiko bitxiaz eta naturaren aipamen ugariz hornituak. Adoregabeziari egindako kritika eta larritasunaren aurkako terapia da diskoa.