histeria kolektiboa

Hainbat diziplina artistikotako lau emakumek osatzen dute Histeria kolektiboa. Partaideak komunikazioa – kultura – gizarte-eraldaketa ardatzaren inguruan batu dira. Kultur ernaldiko proiektuak lantzen ditugu, eta ikus-entzunezko ekoizpenak.

2013an ekin genion ibilbideari, Bilboko San Frantzisko auzoan. Karpinteria dugu egoitza, bulego eta egongelaren arteko hibridoa, non arte eszenikoetako, bisualetako edo musikaletako adierazpideak erakusten ditugun.

histeriak.org