Ibonrg
Ibonrg (Sestao, 1978) musikariak 2006 inguruan eman zion hasiera bakarkako ibilbideari. Orduan, etxeko logelan sortutako hainbat pieza esperimental sortzen hasi zen orotariko musika-tresna eta objektuekin. Txikitatik euskal folklorearekin lotutako tresnak jotzen ditu eta 1999an Eten taldean abestu eta gitarra jotzen hasi zen. Beste proiektuetan lan egin bitartean, ahotsa ardatz nagusi hartuta, inprobisaziozko kontzertuak egiten hasi zen, eta 2016an molde klasikoagoa zuten kantuekin jolasten. 2019an Hil zara diskoa argitaratu zuen, 2021ean oMOrruMU baMAt LPa Enrike Hurtadorekin elkarlanean, eta 2024an Korrikako abestiaren ekoizpenean parte hartu du. Urte berean Iaquin vahu diskoa, euskaraz inprimatu zen lehen liburuko (Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae – 1545) olerki guztiak biltzen dituen disko-liburua plazaratu du. Besteak beste, Verde Prato eta Maite Arroitajauregi ‘Mursego’ musikariek parte hartu dute lanean, eta Itxaro Bordak Etxepareren olerkien letra zatiak aukeratu eta disko-liburuaren hitzaurrea idatzi du.