ignacio garcía sánchez

(Madril, 1987). Arte Ederrak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Hanburgoko HfBKn. Erakusketak egin ditu MACen (Coruñan), Mataderon (Madrilen), Fabra i Coatsen (Bartzelonan), Kunsthausen (Hanburgon) eta Umeäko Survival Kit Festivalen (Suedian), besteak beste.

Marrazki, objektu eta testuen bidez, agertoki soziopolitiko alternatiboak planteatzen ditu, alde distopikoaren eta utopikoaren arteko punturen batean. Kartzela zaharra ez da jada erabiltzen, baina aurreko jardueraren arrastoz beteta dago. Horretaz baliatuta, etorkizuneko fikziozko arrasto berriak proposatzen ditu.

http://www.ignaciogarcia.net/