igor de quadra

Psikologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Gorputz-mimo dramatikoko graduduna eta zuzendaritza eszenikoko gradu-ondokoa Londresko The International School of Corporeal Mimen. Ikerketa eta Sormena Artean masterra EHUn. Bilboko Muelle3 dantza+sorkuntza espazioko zuzendari-kidea (2010-2015). Doktoregaia Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Gaur egun ADDEren arte-laguntzako batzordeko kidea da, Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka programaren baitan.