igor rezola iztueta

Itsasondo, 1974. 

Artista. Lana, produktibitatea, errendimendua, lehia, nekea edo nagitasuna bezalako nozioak, eta hauen inguruko hausnarketak, izan ohi dira besteak beste, bere proposamen artistikoei forma emateko erabiltzen dituen lehengai nagusienak. Arte Ederretan doktorea, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean irakasle elkartua eta AKMEKA ikerketa-taldeko kidea da.