iker pérez goiri
(Getxo, 1987)
Cum Laude doktorea Arte Ederretan Euskal Herriko Unibertsitatean, “Pentsamendu poetikoa irudi zinematografikoan” (2017) (“El pensamiento poetico en la imagen cinematografica”) doktore-tesiarekin; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka eman zitzaion (2013). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, Zinema eta Bideo espezialitatean (2009), eta bi Master egin zituen: Ikuskizunen Arteak eta Zientziak (2011) eta Ikerkuntza eta Sorkuntza Artean (2012). Bere ikerkuntza-lana osatzeko, artikuluak argitaratzen ditu aldizkarietan eta erakusketen katalogoetan, eta hitzaldiak eta mintegiak eskaintzen. Gainera, argazkilaritza, zinema eta entsegu bisualeko praktika baten garapena lantzen ari da.