imanol marrodán
(Bilbo. 1964.) Gaur egun Gasteizen bizi eta lan egiten du.
Sortzaile artistiko interdiziplinarra, erakusketa indibidual eta kolektibo ugari egin ditu bai Espainian bai beste herri batzuetan ere (Britainia Handia, Frantzia, Alemania, Belgika, Korea, Portugal…) eta hainbat arte garaikideko nazioarteko azoketan izan da (Arco, Artelisboa, Artesantander, Art Cologne, Kiaf, Balelatina…).
Bere lana bilduma partikular eta erakunde eta museo ugariren bildumetan jasoa dago, hala nola, Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan, Bilboko Arte Ederretako Museoan; Gaztela-Mantxa Kutxaren Bilduman; Nafarroako Museoan; Olor Visual Bilduman, etab.
Halaber parte hartzeak egin ditu espazio publikoetako formatu handiko lanetan: Osotasuna eta Hutsa, Zentroa, Aiako Harria Natura-Parkea, Oiartzun-en, Oteiza-ren eta Serra-ren arteko Elkarrizketak, Eskultura, Amurrion; etab.