inés garcía
Arte Ederretan lizentziatua da (Bartzelonako Fakultatea) eta, trebakuntzaren osagarri, Cristina Iglesiasek, Abbas Kiarostamik, Víctor Ericek, Gabriel Orozcok eta Wilfredo Prietok emandako lantegietan jarduna.
Espainiako Estatuan, Bartzelonan, Madrilen eta Bilbon egin ditu erakusketak; bere bideoak, berriz, CA2M-n, Tabakaleran, Vigoko MARKOn. Murtziako Conserveran, LOOPen eta Bartzelonako SCREEN Jaialdian, besteak beste, eman dituzte. Nazioartean, zenbait jaialditan egon dira ikusgai bere ikus-entzunezko lanak: Parisko eta Berlingo Les Rencontres Internacionalesen, New Yorkeko Videoarte Latino Jaialdian, Teherango Zinemaldian, Buenos Aireseko FIVAn, Lisboan, Atenasen, Montrealen…
Lehen erakusketa indibidual handia, berriz, 2018an egin du: WINTERREISE, BilbaoArte Fundazioan. Bestalde, Portugalgo Solar galeriaren NEW SPAIN erakusketan eta Tárregako Trepat Museoan eginiko EMBARRAT-en ere hartu du parte. Horrez gain, Punto de Vista, Zinebi eta KurtzFilm Oberhausen zinemaldietan hautatua izan da.