iñigo astiz
Iruñea, 1985
Berria egunkariko kazetaria. ‘Baita hondakinak ere’ eta ‘Analfabetoa’ (Lauaxeta Saria 2019) poemarioak, haur eta gazteentzako ‘Joemak eta Polasak’ lana (Euskadi Saria, 2020), ‘Kixotenean’ kronika bilduma, eta ‘Ez duzu abusatuko’ ikerketa liburua plazaratu ditu, azken hori Alberto Barandiaran eta Miren Rubiorekin. Sylvia Plath eta Sandro Pennaren lanak ere euskaratu ditu.