Ion Arregi eta Martin Ferran
2005 urtean elkar ezagutu ostean artea, arkitektura eta diseinua zeharkatzen dituen ibilbide bat elkarrekin egin dute. Prozesu horretan, asmo batzuen kontzeptualizazio, gauzatze eta joanetorriko esperimentazioan murgildu dira. Arteleku bezalako sorkuntza testuingurutik Noruegako Dhale herrian eginiko egonaldira, edota Donostia-Berlin joanetorrietan, elkarrekintza egoera bat bilatzen dute.