iraitz agirre aranguren

Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua, jendarte gaiek mugitu izan dute beti. Bide horretan burutuak ditu hainbat graduondoko: Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Masterra eta Master of Arts in Euroculture. Herrigintzako eragileetan aritu da betidanik; euskalgintzan, kultur ondareari lotutako gaietan zein mugimendu feministan. Gaur egun, besteak beste, Emun-en genero berdintasuneko aholkulari, Emakumeen memoriaren inguruan ikerlari eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea da.