irati irulegi otermin

(Donostia, 1987). Bitartekaritza arte-prozesuaren zatitzat proposatzen da, artistekin elkarlanean eta testuinguruarekin lotua egiten den lana gisa. Artearen Historian lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean (2010), eta esteriorismoari buruzko graduondoko ikastaro bat egin zuen. Ekitaldi eta eremu iragankorrak. Elisava. Bere ibilbidearen ondorioz, komisariotzaren eta arte-bitartekaritzaren arloan dihardu. 2012an, koordinazio-laguntzailea izan zen Node Center for Curatorial Studies zentroan, Berlinen. Harrezkeroztik, hainbat proiektutan hartu du parte, eta ari da parte hartzen; hona hemen batzuk: Idensitat, Gros Gallery Night, Komisario Berriak eta “Out of the loop”, Iker Fidalgorekin eta Laura Diezekin Montehermoso Kulturunearentzat sortutako komisariotza-proposamena.