iratxe jaio + klaas van gorkum

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistak dira. Batera lan egiten dute 2001az geroztik. Beren jardunean, egiletzari, kultura-identitateari eta ekoizpeneko hartu-emanei buruzko ohiko kontzeptuak aztertu eta zalantzan jartzen dituzte.

Banakako erakusketen artean hauek dira aipagarrienak: “Of Mortgages and Marriages”, Joey Ramone Gallery Rotterdam (2015); “The Margins of the Factory” (Lantegiaren ertzak), ADN Platform, Bartzelona (2014); “Réinventer le monde autour de l’usine”, FRAC-Aquitaine, Bordele (2013); eta “Amikejo”, MUSAC, Leon (2011). Beren lanak areto hauetan ere ikusgai egon dira: Tabakalera (Donostia-San Sebastian); San Telmo Museoa (Donostia); Kunsthalle Exnergasse (Viena); Koldo Mitxelena Kulturgunea (Donostia); TENT Center for Contemporary Art (Rotterdam); Fabra i Coats (Bartzelona); De Appel (Amsterdam); Konsthall C (Stockholm); eta MARCO (Vigo).

Informazio gehiago: parallelports.org/es