iratxe jaio

Iratxe Jaio (Markina‑Xemein, 1976) artista bisuala da. Bere praktikan, egiletzako, identitate kulturaleko eta produkzio‑harremanetako ideia komunak aztertzen ditu. Gaur egun, Rotterdamen bizi da (Holanda). 2001etik, Klaas van Gorkum kolektiboarekin batera egiten du lan.

Erakusketa indibidualak egin ditu honako areto hauetan: La Taller (Bilbo); Joey Ramone galeria (Rotterdam, Holanda); ADN Platform (Bartzelona); FRAC‑Aquitaine (Bordele, Frantzia); eta MUSAC (León). Halaber, erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du, honako areto hauetan: Centro La Panera (Lleida); Het Valkhof museoa (Nijmegen, Holanda); Tabakalera (Donostia‑San Sebastián); Kunsthalle Exnergasse (Viena); Fabra i Coats (Bartzelona); eta De Appel (Amsterdam).