Irene Ergueta Elorza
(Madril, 1994)
Nazioarteko Harremanetan eta Itzulpen eta Interpretazioan graduatua da Comillasko Pontifize Unibertsitatean. Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika Masterra egin du (UPV/EHU + Azkuna Zentroa), eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra egiten ari da gaur egun. Semiotikaren ingurukoa da bere ikerketa-lerroa, sorkuntza prozesuaren konnotazio poetikoan arreta jarrita.