Isla Rebista

Isla Rebista Euskal Herrian kokatutako proiektu artistiko eta editorial bat da, urtero behin argitaratzen den arte garaikideari buruzko aldizkaria. Artearen testuinguruan gertatzen ari diren gauzen inguruan pentsatzeko eta idazteko lekua. Gaur egun Maria Casconek, Jone Erzillak eta Elena Olavek osatzen dute edizio taldea, ale bakoitzerako hainbat pertsona eta artista gonbidatzen dituztelarik haiekin batera lan egitera.