ismael iglesias

Durango, 1974. Artista. Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. Arte Ederretan lizentziaduna EHUn, pintura eta ikus-entzunezkoen espezialitatean. Espacio Abisal taldeko kidea izan zen.  Diziplina anitzeko artista da, pinturaren eta instalazioaren arteko erdibidean. Bere ikus efektibotasun handiko lanak egungo baliabide teknologikoetan egindako bilaketa sistematikoaren emaitzak dira. Helburua ez da hainbeste irudiak antzeman eta gero oihalera eramatea, eta bai, ordea, haren artikulazio-abiadura ulertu eta onartzea.