ixone sádaba

Bilbo, 1977. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretako lizentzia eskuratu zuen 2000. urtean eta, ondoren, Arteko Zuzendaritzako masterra egin zuen Madrilgo Antonio Nebrija Unibertsitatean (2001) eta Postgraduate Programa New Yorkeko International Center of Photographyn (2005).  2011n Generaciones Saria eskuratu zuen «La Nuit Americaine» proiektuari esker, eta 2012an Sovereing Art Foundation Lehiaketan finalista izan zen, besteak beste.

Ixone Sádabak erakusketak egin ditu nazioarteko museo askotan, hala nola Bilboko Guggenheimen, Reina Sofia museoan, Torontoko MOCCA Contemporary Art Museumen eta New Orleanseko Museum of Contemporary Arten. Beraren lanak daude Bilboko Guggenheimen, MNCARSen, ARTIUMen, MUSACen, Iberdrolan, BBKn, Madrilgo Erkidegoan eta abar, bai eta bilduma pribatu askotan ere.