Izai Rodríguez
Izai Rodríguez (Leoz, 2004) Birminghamen (Erresuma Batua) hasi zen dantza klasikoko ikasketak egiten. Ondoren, musika eta soinua ikasi zituen Madrilen, eta gaur egun Arte Gradua egiten ari da Bilbon. Bere praktika lankidetzan oinarritzen da, eta dantza, antzerki, erakusketa eta performance proiektuetan parte hartzen du beste artista batzuekin batera.
Besteak beste: Okela Sormen Lantegian erakutsi du bere lana. Las Nenas Theatre-ren Torcidxs proiektuan parte hartu du. Ane Berganzaren The Seasoned Baby Scholar lanerako soinu-espazioa sortu zuen Montehermoso Kulturgunean. Idoia Leacheren Filet lanerako esku-hartze sonoroa egin zuen Oteiza Museoan. Puttaneska musika-taldearekin ere kolaboratzen du.
Musika-industriatik eratorritako ikus-entzunezko materialekin egiten du lan, berreskuratze- eta esku-hartze-praktika baten bidez. Bere interes nagusia arrakasta azkarra izateko eta berehala desagertzeko diseinatutako produktu musikalak berraktibatzea da, soinua, irudia eta performancea uztartzen dituzten formatuetan.