jasone miranda-bilbao

Bilbo, 1964

Jasone Arrietan, Londresen eta New Delhin bizi eta lan egiten duen artista da. Arte Ederretan lizentziaduna da Winchester School of Art-en (Erresuma Batua, 1994). Halaber, Arte Modernoaren Historia eta Teoria Masterra egin zuen Chelsea College of Art and Design-en (Londres, 1999) eta Fine Arts doktoregoa egin zuen Goldsmiths College-n, University of London (Londres, 2007). Bere lana nazioartean erakutsi du, artista-egonaldiak egin ditu eta hezkuntzan parte hartu du, besteak beste. 2014an testuinguruak sortzeko eta itzultzeko helburuarekin Ideas travel faster than light komisariotza-plataforma sortu zuen (www.ideastravelfasterthanligh.com). Bere jardunaren interes nagusia inguratzen duen munduarekin duen harremana sakonago ulertzea da, eta bere ideiekin kontsekuenteak diren eta berak egiten duen guztia barne hartzen duten bizitzeko eta lan egiteko moduak sortzea.