javier manterola arizmendi
(1973, Irun). Lisabö eta Amodio taldeetako sortzaile eta musikaria da. Ahots eta gitarretariko bat. 1999a geroztik 6 diska kaleratu ditu Lisabörekin (“Demo” 1999,“Ezarian” 2000, Egun bat nonahi” 2002,“Ezlekuak” Bidehuts 2007, “Coupages vol.1 single” 2008 eta “Animalia lotsatuen putzua” 2011). Amodiorekin “Amodio vol-1” atera zuen 2004. urtean. Zuzeneko asko egindakoa, azpimarratzekoa da, gertaeraren efimerotasun eta gertutasunagatik, Tiro Baixo taldearen emanaldia eta Mikel Laboari Deusoideak (Lisabö- Mursego) taldearekin egindako omenaldia.
Banabilazu-ren aurkezpenaren bideoa (2016-12-02an Azkuna Zentroan, eremuaken 2016ko jardunaldien barruan).