joaquín vázquez ruiz de castroviejo
BNV Producciones enpresako kide eta sortzaileetako bat da. Kultura garaikidearen eremuko produkzio-enpresa horren zereginak erakusketak ekoitzi, koordinatu, diseinatu eta muntatzea, komisario eta artistei laguntzea eta argitalpenak argitaratu eta gainbegiratzea dira. BNVk arte plastikoen arloko ibilbideari ekin zion El Sueño Imperativo erakusketarekin, Mar Villaespesa komisarioa izan zelarik. Beste lan batzuen artean, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatearen UNIA arteypensamiento programa ekoizten dute eta horren eduki-taldeko kideak dira.