jon mikel euba

Jon Mikel Euba (Zornotza, 1967), artista. Marrazkia, prozedura gisa, eta eskultura, programa gisa, dira haren lanaren oinarriak, eta hainbat bitartekoren bidez lantzen ditu. Azkenengo urteetan, idazketan oinarrituta dagoen proiektu batekin dabil, zeinak teoria tekniko bilakatuko den praxi bat eratzea duen helburu. Orain dela gutxi, Writing Out Loud liburua argitaratu du. 2010ean Txomin Badiola eta Sergio Pregorekin batera, Primer Proforma (MUSAC, León) hezkuntza-proiektu esperimentala sortu zuen. 2015ean Itziar Okariz, Asier Mendizabal eta Sergio Pregorekin batera, Kalostra eskola-proiektua gauzatu zuen Donostian. Dutch Art Instituten (Arnhem, Herbehereak) irakaslea izan da 2014tik 2017ra.