jorge núñez de la visitación
Santurtzi, 1983. Bilbon (Euskal Herria) bizi da eta bertan egiten du lan. Zinemagintzaren alorra azpimarratu behar da, haren filmen, zinema-programazioaren, idatzien, irakaskuntzaren eta antzeztokiaren bidez. Arte Ederretan doktorea da UPV-EHUren eskutik, Fricciones. Artificios dramáticos en el Cine contemporáneo doktore-tesiarekin. Irakasle gonbidatua UPV-EHUren InCreArte masterrean. 2013tik 2016ra Puerta gunea zuzendu zuen, Laura Fernández Conde eta Rosa Parmarekin batera. Hainbat film egin ditu, besteak beste, Poder Exótico (Screaming tides) (2009); Marrón de Momia (2012); The Mask of Atlantis(2013); Aladino & His Friends (2014); Teenagers 2001 (2015); edo Alien Witches (2016). Niebla Fascista izeneko alter-egoa du, eta horrekin showak egiten ditu. 2012tik urtero antolatzen du Pantalla Fantasma, zinema arraro erakustaldia.