josé francisco vaquero mata

Donostia, 1970. Arte Ederretako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, 1995ean; Erasmus bekaduna Oportoko Arte Ederren Unibertsitatean. Ikastaroak eta bekak egin ditu Artelekun, Bilbaoarten, Miró Fundazioan, Mojácarren eta Taviran. Proiektu kolektiboetan parte hartu du, bai erakusketetan, bai Interneten. Banakako erakusketak ere egin ditu hainbat aretoan. Bideoa, musika, argazkia eta marrazkia landu ditu bere lanetan. Autoedizioak: Instantes en el paraíso, Huída (Música abstracta) eta Abismo.

Zenbait une paradisuan (La Atómica galeria), Kaka-pintura (Espacio Abisal), Sampler (AG galeria), Oroimen-ariketak (La Brocha galeria). Trap bateria bat heavy teklatu bihurtzea. Pantailatik paperera aldatzen den lerro zuzen bat. Aparkaleku bat, zerutik ikusia. Desfokuratu arte zoom egin. Gezurretan ari zaigu Herzog. Leihoak eta ateak. Kristal hautsi bat. Auto-ilara bat. Begizta-bidaia bat. Barrokotik ezerezerako ihesa, edo alderantziz. Beltza beltzaren gainean.