josé luis espejo

José Luis Espejok arte garaikidearen eta soinuaren eremuan lan egiten du. Arrecife (Centro Zentroa, Madril) eta Resonancia (Reina Sofía, Madril) antolatu ditu, eta 2012az geroztik, edukiak programatu eta burutzen ditu Reina Sofía Museoaren irratian. Ikerlanak argitaratzen ditu testu- zein audio-formatuetan, hainbat plataformatan, aldizkari akademikotan eta liburutan. Gainera, mediateletipos.net webgunearen eta Ursonate Fanzine aldizkariaren editore-kidea da.