josé ramón ais

Bilbo, 1971. Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta prestakuntza horren osagarri lorategi-diseinuko ikasketak egin ditu. Bere lana paisaiaren eraikuntzarekin eta irudikapenarekin lotutako kontzeptuen gaineko hausnarketa eta azterketa da. Lotura emozionalez gain, kontakizunak, ideologiak, desirak, utopiak… naturan proiektatzeko moduak aztertu nahi ditu. Haren lan-prozesuetan bat egiten dute argazkigintzak eta irudiaren postprodukzioko teknikek, landa-lanak, ikerketa historikoak eta eskuartean dituen espezieen landaketak eta behaketak. 

Hainbat erakusketatan hartu du parte, besteak beste, honako hauetan: “Bake-ituna”, Baionako Didamen; “Nada temas dice ella”, Valladolideko Eskultura Museo Nazionalean; “Natural pas natural”, Frac Corsen; eta “Parque natural” bakarkako erakusketan, Madrilgo Lorategi Botanikoan.

www.joseramonais.com