joseba edesa
1985ean jaio zen, Karrantzan, artzain-jatorriko familia batean. Gorputz-hezkuntzako irakaslea izan da Bizkaiko hainbat ikastetxe publiko zein pribatutan. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna da, eta Gorputz Hezkuntzako Irakasle Ikasketetako diplomaduna,
Arantzazuko Artzain Eskolan ere trebatu da, ardi sektorearen inguruan egiten duen jardueraren profesionaltasun-maila handitzeko asmoz, artzain eta gaztagile gisa. Nahiz eta beti esaten duen bere prestakuntza handia kalean eta ukuiluan egon dela, gainerakoa tituluak dira.
Gaur egun Karrantzan (Bizkaia) bizi da; artzaintza eta baserriko lanak maneiatzen laguntzen dio bere familiari. Aldi berean, Mutur Beltz proiektuaren sortzaileetako bat da, eta hainbat funtzio lantzen ditu ardi karrantzarra bultzatzeko. Horien artean euskal artileari buruzko ikerketa-lan handia nabarmendu dezakegu, lehengai gisa balioa handitzeko eta, horrela, ekonomia zirkularra sortzeko, artzainek artileagatik bidezko prezioa jaso dezaten.