juan luis moraza

Arte Ederretako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, non irakasle aritu zen zazpi urtez. Vigo Unibertsitateko Eskultura Departamentuko irakaslea ere bada. 1980tik aurrera, banakako erakusketak egiten ditu eta taldeko erakusketetan parte hartzen du. Bere lanak garrantzi handiko museoetan daude ikusgai, hala nola, Guggenheim Museoan, Reina Sofía Museoan, ARTIUM Museoan.. baita bilduma ospetsuetan ere: Rona Hoffman bilduman, Dona & Howard Stone bilduman, Coca-Cola bilduman… Komisarioa ere izan da hainbat erakusketatan. Horien artean ondorengo hauek aipa daitezke: El retorno de lo imaginario (Reina Sofía Museoa, Madril, 2010), Incógnitas. Cartografías del Arte contemporáneo en el País Vasco (Guggenheim-Bilbao Museoa, 2007), Tejidos -óseos, arquitectónicos, pictóricos (La Casa Encendida, Madril 2006; Teruelgo Museoa, 2005), Indoméstico (Imatra, Bilbo, 2000), Un placer (Arteleku, Donostia, 1991), etab.