julen garcia muela

Julen García Muela (Beasain, 1993) artista eta bigarren hezkuntzako irakaslea da. Gaur egun, Harriak programako testu kritikoak idazten ditu eta hainbatetan kolaboratu du Eremuakekin. Bi Dos Two deialdi bidezko erakusketan (Azkuna Zentroa, 2018) parte hartu zuen, baita Él Él Él (Arentzarte, 2017) eta T-Festa (2014, 2016) erakusketetan ere. Deialdi jarraituaren onuradun izan zen bere Rakel Winchester proiektu huts eginarekin; ondoren, testu gisa argitaratu zen Eremuak #9 aldizkarian (2022). 2023an, Unea iritsi arte ez diogu ekingo erakusketaren komisarioa izan zen (Eskolondo Kultur Etxea).