kampai

Kampai antzerki eta performance arteei lotutako proposamenak sortzeko, entseatzeko eta erakusteko gune bat da, arte garaikidearen eta praktika esperimentalaren testuinguruan kokatua. Tripak konpainiako kideek kudeatzen dute: Andrea Berbois, Maite Mugerza, Natalia Suárez eta Marina Suárez, Patxi Suinagarekin batera eta noizean behin kanpoko laguntzaileekin. Rekalde auzoan (Bilbo) dagoen lokala 2022tik dago martxan, eta bizikidetza nahiz sorkuntza uztartzeko espazio bat eraikitzeko desiotik sortu zen, baita ohikoak ez diren lekuetatik programatzeko ere.