Laida Zapre & Ane Lusarreta
Xerra espazioa Laida Zapre eta Ane Lusarreta Ezkurdiak (Donostia, 1991) sortutako proiektua da. Ikus-entzunezko komunikazioa, kazetaritza, argazkilaritza, gidoigintza eta diseinu grafikoko ikasketak dituzte, urte luzez EiTB Kulturako erredakzioan batera aritu dira lanean eta 2023tik Xerra estudioa izenpean dihardute. Diseinu grafikoa, komunikazio estrategiak, bideoa eta argazkilaritza lantzen dituzte, kultura eta arte garaikideari lotutako proiektuetan arreta berezia jarriz. Halaber, hainbat erakunde eta kolektiborekin lan egiten dute eta dokumentazio, komisariotza eta ekoizpen jarduerak uztartzen dituzte, euskaraz eta transfeminismotik. 2025ean Xerra espazioa ireki zuten Zaldibarren, erakusketa, tailer, emanaldi eta egonaldi artistikoetarako gune irekia eta autogestionatua da.