laurence rassel
Laurence Rassel. Bruselako ERG (École Supérieure des Arts, École de Recherche Graphique) eskolako zuzendaria da egun. 2008tik 2010era bitartean, proiektu-arduraduna izan zen; 2010etik 2015era, berriz, Bartzelonako Antoni Tápies Fundazioko zuzendaria. Arte garaikideko programa bat garatu zuen fundazio horretan, eta Eva Hesse, Anna Maria Maiolino, Kerry James Marshall, Allan Kaprow, Xavier Le Roy eta beste zenbaiten erakusketak antolatu. Arte bisualen eremuan jardun zuen lehenbizi; gero, 1997tik 2008ra, Bruselako irabazi-asmorik gabeko Constant izeneko erakundeko kide izan zen. Artearen, komunikabideen eta teknologiaren alorretan aritu ohi da Constant.