laurita siles

Artista eta ikertzaile hau Marbellan jaio zen, 1981. urtean. Cum Laude doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, 2017an. Lurraldearekiko kezka agertu zuen, ingurumen-krisiarekin hasi eta sustraien galerak eragindako nostalgiarekin amaitzeraino.

Gaur egun, Karrantzan (Bizkaia) bizi da, eta Mutur Beltz proiektuaren sortzaileetako bat da. Sorkuntza, diseinua eta kudeaketa kulturala dira bere jardueraren ardatza, artetik landa munduari buruzko hausnarketa, eztabaida eta zabalkunderako espazioa zabalduz.

Silesek munduko hainbat tokitako fakultate eta eskolen arteko Arte Ederretan bagaje ibiltaria du: Malaga, Valentzia, Islandia, Vancouver, Kanada eta Euskal Herria.  Bekez eta egoitza artistikoez ere gozatu du Artelekun, Donostian; Leonardo Da Vinci, Marlouflims. Bordeaux, (Frantzia); Ma Studio. Pekin, (Txina); The Banff Centre, Banff, (Canada); Gullkistan. Laugarvatn, (Islandia); BilbaoArte Fundazioa; Shedding the skin. Linz (Austria). Halaber, askotariko jarduerak egin ditu, bakarka eta taldean, Estatuan zein atzerrian: erakusketak, ekintzak, ikusizko proiekzioak, hitzaldiak eta abar.

+info: www.folklorenomada.com