leire lacunza miranda

Donostia, 1996

Arte Ederren ikasketak eta Pintura Masterra egin ditu (UPV/EHU). Une honetan, «Ikerketa Arte Garaikidean» doktorego programa egiten ari da.

Shangyuan Art Museumen (Pekin, 2019), BilbaoArten (Bilbo, 2021), Tabakaleran (Donostia, 2022) eta Dinamoan (Azpeitia, 2023) egin ditu egonaldiak. Erakusketa, performance eta kolaborazioetan erakutsi du bere lana. Hauetan, besteak beste: Un efecto del sol (Kampai, 2024 eta Tabakalera, 2022), Minas a cielo abierto. Z·lrra ·rg· z·ri b·hrtu (Narata, 2023), amp. XXVIII ZAURIA/LESIÓN (Okela, 2022), PALADÍN (Bastero Aretoa, 2020) Zure begiak bestearenak dira. Tu reflejo es el mismo (Bizkaiko Batzar Nagusiak, 2020) eta Hurry Matter (Shangyuan Art Museum, 2019).

2023an, Dos horas de amor y varios minutos de roceren komisariotza-lanak egin ditu Oxford aretoan (Zumaia) eta El fin del no. La muerte futuro katalogoa argitaratu du.