leire muñoz
Bilbo, 1983. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikerketa eta Sormena Artean Unibertsitate Masterra egin du EHUn. Mintegi eta lantegietan hartu du parte, hala nola Lothar Baumgartenek Botín Fundazioan emandakoan eta Oteiza y la crisis de la modernidad izenburupean Altzuzan (Nafarroan) emandakoan. Sorkuntza-bekak eta -laguntzak jaso ditu: Eusko Jaurlaritzarenak, BilbaoArterenak, Bizkaiko Foru Aldundiarenak eta baita Bregenzeko Kunsthausenak ere (Austrian).
Egindako erakusketen artean nabarmentzekoak dira hauek: Eco-Intervalo-Obstáculo-Resonancia-Reflexión, CarrerasMugica galerian (Bilbon, 2017an); No end in-sight, Arizko Dorretxean (Basaurin, 2015ean); Bilbao-Bregenz/Bregenz-Bilbao, Lisi Hämmerle galerian (Bregenzen, 2016an); eta X.AMP Zoria, Okela gunean (Bilbon, 2016an).