leire san martin

Bilbo, 1983. Nire ibilbide profesionala hezkuntzaren eta arte garaikidearen praktikaren eremuko programazioaren inguruan garatzen da. Hainbat proiektutan egin dut lan, hala nola Harriak (eremuak) programako «Itzuli Barik» programako bitartekari gisa; Bake Ituna programako «Bitartekaritzaren arkeologia» ekimeneko ikerlari gisa, Sara Martínekin batera; «Superbia. Ulrike Ottingerren 8 film» ekimenean, Sahatsa Jauregirekin batera, edo Bulegoa z/b programako «Zinema_ilegala» proiektuan. 2014tik, Tabakalerako Hezkuntza arloko arduraduna naiz, baita «Feministaldia. Kultura Feministaren Jaialdia» ekimeneko koordinatzaileetako bat ere.